"Bilbao esCultural"ek hiriko altxor batera hurbilduko gaitu. Gune elektroniko honetan jasotzen dira hiriko gune publikoetan dauden eskultura guztiak. Eskulturen irudiekin batera, kokalekua, data eta egilea ere agertzen dira. Horregatik, katalogoaren antzeko zerbait aurki dezakegu "Bilbao esCultural"en Sarean.
Orrialdea erraz erabiltzeko moduan prestatu da: orrialdea egin dutenek lanak sailkatu egin dituzte, eta ezker aldeko menuaren bitartez, lanak ikus daitezke egindako sailkapen horren arabera. Eskuineko menuan, berriz, ibilbide bat proposatuko zaigu hiriko eskultura guztiak ikusteko edo zuzenean lana edo bere egilea kontsultatu ahal izango ditugu.
Hauta ezazu dagokion menuko kategoria bat, edo, bestela, hautatu ibilbidea.