Carola

Carola

 
 
 
 
Carola
Egilea: Talleres de Erandio
Urtea: 1954
Lekua: Museo Muelle Ramón de la Sota

Ramón de La Sota kaian, orain merkantzien pisurik gabe, eta itsasontziak ikusteko aukera eskaintzen duela, Carola gorriz jantzita agertzen zaigu eta lanik gabe, 2001. urteaz geroztik.

Zikoina erako garabi honek, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren ikurrak, 30 tonako pisua du eta 60 metroko altuera; sareta-egiturakoa da, altxatzeko sistemarekin. Erandioko Tailerretan eraiki zuten eta hirian 1954. urtean jarri zen.

Erabiltzen zen garaian, Espainian egindako garabirik indartsuena zen, eta 80. hamarkadako itsas birmoldaketan itxitako Euskalduna untziolarentzat egiten zuen lan. Carola izena zuen egunero han lanerako bidean eta langileen begiradapean pasatzen zen emakume funtzionarioak; ondorioz, izen hori hartu zuen.

 
 
 
Programado siguiendo la normativa XHTML Utiliza hojas de estilo validadas según la normativa CSS2 Icono de conformidad con el Nivel AA de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI Diseñado por Eskura21 ©