Víctimas del terrorismo

Víctimas del terrorismo

 
 
 
 
Víctimas del terrorismo
Egilea:
Urtea: 2006
Lekua: Parque de Doña Casilda

Metro bateko altuera duen marmolezko prisma angeluzuzen soil batek gogorarazten dizkigu euskarazko eta gaztelerazko esaldi batekin terrorismoaren biktima guztiak; hau da, Bilbokoak zirenak edo Bilbon atentatua jasan zutenak.

Monumentua Casilda parkeko urmael nagusiaren ondoan kokatzen da. Udalak urtero antolatzen duen Bakearen aldeko Astean, 2006. urtean, estalgabetu zuten Guridiren hileta-martxaren akordeekin hasi eta Bilboko Sozietate Koralaren ahotsen seriotasunarekin amaitu zen ekitaldi soil batean. Iñaki Azkuna alkateak esandako azken hitzak honako hauek izan ziren: "Bakea munduan dagoen gauzarik ederrena da, preziorik gabea. Guk, Bilboko gizon-emakumeok, gure historian gerraren nahigabeak bizi izan ditugu, eta espiritu librea dugula eta desberdintasunean bizitzeko prest gaudela, bakea nagusi izango duen hiria lortzen ahalegindu behar dugu. Horixe izango da herrialdearen bakea lortzeko egingo dugun ekarpena. Prozedura demokratikoak, ideiak, hitzak eta argumentuak erabiliz lortu behar dugu lortu beharrekoa. Eta gaur, hildakoak atseden hartzen dutela, basakeriaren bidez hildako bilbotar gisa gogoratuko ditugu."

 
 
 
Programado siguiendo la normativa XHTML Utiliza hojas de estilo validadas según la normativa CSS2 Icono de conformidad con el Nivel AA de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI Diseñado por Eskura21 ©