"Askatasunaren eta Demokraziaren alde borrokatu zuten gizon-emakumeen omenaldia" 2006. urtean inauguratu zen. Inaugurazioa Kepa Junkera trikitilariak horretarako apropos egindako "Bihar Arte" akordeekin egin zen, eta Blas de Oteroren poema irakurri zuen haren emazte Sabina de la Cruzek; Gabriel Arestik egindako itzulpena, berriz, Bernardo Atxagak irakurri zuen.
Han izan ziren, baita ere, J. J. Ibarretxe lehendakaria, Madrazo sailburua eta Azkuna alkatea; lehendakariak honela adierazi zuen: "hainbat gizon eta emakumerekin daukagun zor historikoa kitatu dugu, ia-ia errudun sentituta frankismoaren aurka bizi eta frankismoak zigortu zituen gizon-emakumeekiko zorra, hain zuzen ere".
Hamar tonako eta 3.60 bider 6.60 metroko Nestor Basterretxearen hilarria, brontzez patinatua eta "Memoria bizirik" izenekoa jarri zuten, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren izenean, frankismoaren biktimen onarpen eta memoria gisa. Oinarrian, Blas de Oteroren ondorengo poema agertzen da:
Me llamarán, nos llamarán a todos.