Aureliano Valle

Aureliano Valle

 
 
 
 
Aureliano Valle
Egilea: Quintín de la Torre
Urtea: 1922
Lekua: Parque de Doña Casilda

Bilboko Arte Ederren Museo plazatik metro gutxira, Aureliano del Valle maisuari egindako monumentua ikus dezakegu; hiriko Sozietate Koraleko bigarren zuzendaria izan zen, eta arrakasta eta sari handiak lortu zituen sozietatearekin.

Quintín de la Torrek, egin zuen monumentua 1922. urtean, musikaria hil eta handik lau urtera. Polemika garratza egon zen lana egiteko hasieran bozkatutako eskultorearen, hau da, Moié Huertaren, eta proiktua bultzatzen zuen koralaren artean. Barren-barrenean dagoen urezko kortinak lira bat adierazten du, eta horren aurrean dago aipatu eskultura; dena den, egun batetik bestera ezkerreko besorik gabe agertu zen, eta erasoa gertatu eta hogeita hiru urtera, 2003. urtean, berritu zuten.

 
 
 
Programado siguiendo la normativa XHTML Utiliza hojas de estilo validadas según la normativa CSS2 Icono de conformidad con el Nivel AA de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI Diseñado por Eskura21 ©