Antonio Trueba

Antonio Trueba

 
 
 
 
Antonio Trueba
Egilea: Mariano Benlliure
Urtea: 1895
Lekua: Jardines de Albia

Jarritako estatua Antonio Mª de Trueba y de la Quintana bizkaitar idazlearena da, eta ia hilobi-tumulua dela esan daiteke, idazlea hil zen etxetik eta lurperatu zen elizatik gertu dagoelako. Hilarrian ondorengo testua agertzen da:

"Dicen que el cisne cuando muere, canta;
y hoy tanto de mortal mi dolor tiene
que acaso es la del cisne mi garganta".

Herri-harpidetzaren ondoren eraiki zen 1895. urtean Albida lorategian, idazlea hil eta handik sei urtera. El Noticiero Bilbaíno-ren zuzendaria, hiriko kronista eta "Cuentos de color de rosa"ren egilea izan zen; haren oroitzapenak hasieran Enkarterri aldera begiratzen zuen, bera jaio zen tokira, hain zuzen ere.

Ereñoko harriaren gaineko brontzea Mariano Benlliurek egin zuen, eta, horri esker, ohorezko domina lortu zuen Erakusketa Nazionalean.

 
 
 
Programado siguiendo la normativa XHTML Utiliza hojas de estilo validadas según la normativa CSS2 Icono de conformidad con el Nivel AA de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI Diseñado por Eskura21 ©