Puppy

Puppy

 
 
 
 
Puppy
Egilea: Jeff Koons
Urtea: 1997
Lekua: Museo Guggenheim

Puppy, terrier txakurkumea da, 12 metroko altuera eta 15 tonako pisua duen animaliari horrela deitzerik baldin badago, behintzat. Altzairu herdoilgaitzez egina dago eta buztinez estalia, barruan egitura konplexuarekin; ziklikoki 70.000 pentsamenduk eta alegria lorek estaltzen dute haren larrua.

Guggenheim Museoaren atariko zaindaria da 1997. urtean inauguratu zutenetik. Obra Estatu Batuetako Jeff Koons-ek egin zuen, eta Hugo Boss sinadurak finantzatu zuen. Celebrations izeneko multzoko elementu bat da; multzo horretan, txerrien, astoen eta elefanteen irudiak ere sartzen dira. Bilboko zaindari-lanen aurretik, lehendabiziko aldiz 1992. urtean erakutsi zuten Alemaniako Arolsen hirian; ondoren, Parisen, Estatu Batuetako San Franciscon edo Australiako Sidneyn egon zen.

 
 
 
Programado siguiendo la normativa XHTML Utiliza hojas de estilo validadas según la normativa CSS2 Icono de conformidad con el Nivel AA de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI Diseñado por Eskura21 ©