Virgen de Begoña

Virgen de Begoña

 
 
 
 
Virgen de Begoña
Egilea: Higinio de Larrea
Urtea: 1917
Lekua: Frente a la calle Pelota

Yohn jauregiaren hormetan, Burtsa bezala ezagutzen den eraikinean (baloreak trukatzeko egoitza ez izan arren), dago Begoñako Andra Mariaren irudia. Eraikinaren inguruan, badira zenbait zalantza, baina jakin badakigu 1.726. urtean altxatu zutela Salazar dorretxearen gainean; gainera, barnean ikus daitezke hiriaren hasierako gunea inguratzen zuen harresi zaharraren hondakinak.

Txakur kalea, Pelota kalea eta Dorre kalea elkartzen diren bidegurutzean aurkitzen da Higinio de Larrea bizkaitar eskultoreak egindako irudi hau, horma-hobi batean babestuta; horren aurrekoa Itsasadarrera jaurti zuten 1917. urteko Greba Orokorrean, eta orain Andra Mariaren aurrean txikiteroak elkartzen dira Bizkaiko zaindariari abesteko. Irudiaren aurrean eta Pelota kalearen hasieran, lurrean dagoen izarrak adierazten du Alde Zaharreko gune hortatik bakarrik ikus daitekeela Begoñaren basilika.

Irudi horren kopia bat, baita ere horma-hobian dagoena, oso gertu aurki daiteke, Bidebarrieta kalean, hain zuzen ere. Duela urte gutxi batzuk arte, idi-begian, De Teresa eskultorearen eskultura-obra bat zegoen, San Jose, Haurra eta guzti, eta burua moztuta utzi zuten.

 
 
 
Programado siguiendo la normativa XHTML Utiliza hojas de estilo validadas según la normativa CSS2 Icono de conformidad con el Nivel AA de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI Diseñado por Eskura21 ©