Bilbao Bizkaia Kutxaren egoitzaren alboko sarreran dago Ricardo Iñurriak egindako Amatasuna irudia; ia-ia hor dagoenik ere ez gara konturatzen, bistan baino gehiago ezkutuan dagoelako.
Finantza-erakundeak aginduta egin zuen 1947. urtean Bizkaiko eskultoreak hiru seme-alabek inguratua agertzen den amaren irudi hau.